XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Industri krisia eta kooperatibismoa

INDUSTRI enpresen ekonomia ez dabil ondo.

Nahikoa ez balitz 1992. urtean Euskadin industriaren alorreko 20.000 lanpostuetan eragina izan duen langabeziaz dugun ezagutza, aski genuke Administrazio Publikoa Estatukoa eta Autonomi Elkarteetakoak kudeaketaren alde esportazioa, ikerketa, sustapenerako azterketak, eta abar zerga mailako neurrien bidez egiten ari den ahaleginen berri izatea eta, horretan, Eusko Jaurlaritza nabarmendu egin da 80 milioi inbertitu eta 10 urtetan mantendu beharreko 10 lanpostu sortzen dituzten enpresei Sozietateen gaineko Zerga kentzeaz gain finantza eta azpiegitura mailako beste neurri batzuk ere hartu baititu: teknologi parkeak, industrialdeak eta lur sailak.

Baina une hauetan ugariak diren laguntzak baino gehiago enpresaria da falta zaiguna.

Euskadin emankorrak izan gara enpresariei dagokienez intuizio eta batez ere lan egiteko gogo handiz industri enpresak sortzen zirenean, ekonomiaren alor honetarako euskaldunak beti oso gaitasun handia erakutsi baitu.

EUSKADIN orduan indarrean zeuden bulkaden jario hartan egungoa baino eramangarriagoa, duela jadanik 37 urte lehenengo kooperatibak sortu ziren eta horien arrakastaren ondorioz mende heren batean gure herriko industri enpleguaren % 6 izatera iritsi ziren, oro har talde dinamiko eta sortzaileenetako bat osatuz.

Heziketa, finantzaketa, gizarte segurantza, industria, ikerketa, banaketa eta are etxebizitza bera ere gizakia bere ahaleginen funtsa zuen proiektu korapilatsu batean garatzen ziren gaiak izan dira.

Oinarri horrek idaroki zituen sortzaileak eta hain zuzen hori bera da kooperatibismoaren praktikaren bidez indarrean dirauena.

Egun, mundu testuingurua aldatu egin da eta Estatuaren bidez Euskadi eta kooperatibak enpresen aldagarriak oso sakon aldatzen ari den europar proiektuan sartu dira.

Orain merkatua bederatzi hizkuntza desberdin hitz egiten dituzten 350 milioi biztanleengana zabaldu da, nahiz eta horiek, aldi berean, eskaintza zabalagoa duten.

Lehen espainiar enpresentzat baino ez zen espainiar merkatua desagertu egin da eta, gainera, Europako Komunitateko produktuak batzuetan merkeagoak eta hobeak gure kontsumitzaileen etxeetara iristen dira eta, ekipamendu ondasun gisa, enpresetara ere bai.

ZER ari da gertatzen toki guztietan? Bada, honezkero ez dela hain erraza lehiatzea, enpresari izatea eta lana eta horren bidez jende guztiak nahi duen ongizatea sortuko dituen enpresa bat abian jartzea.

Are gehiago, egungo industri enpresek lehiakorrak izateko kostuak murriztu behar dituzte produktibitatea hobetuz.

Langile gutxiago behar dituzte lehen adina produktu edo gehiago ekoizteko eta kalitate handiagoz gainera.

Horretara, 1992. urtean 20.000 lanpostu galdu baziren, 1993. urtean berriro ere gehiago galduko dira, harik eta munduko ekonomiak garapen indize handiagorekin hazteari ekin arte, horrek Euskadiko industrietan produktuen eskaria handitzeko lagungarria izango baita enpleguaren iraunkortasuna erraztuz.

Etorkizunean, hala ere, gauzak ez dira jadanik lehen duela hogei urte bezalakoak izango, garai haietan kasik langabeziarik ez egoteaz gain munduan gaitasun handieneko enpresariak ginelako ideiarekin bizi ginen eta.

Baldintza geopolitikoek elkarren artean ekonomi eta finantza menpekotasun handiagoa edukitzera, gero eta gehiago Europako herritarrak izatera eta txiki samarra geratzen ari zaigun Lurra betetzen duen 5.000 milioiko familia handi bat garelako ideiarekin batera bizi behar izatera eramango gaituzte.

HIPOTESI horietaranzko mentalitate aldaketa lagungarria izango da hobeto uler dezagun behar duguna etxebizitza, etxeko ondasunak, jantziak, errepideak, eta abar gero eta azkarrago eta material gutxiago eta merkeagoak erabiliz sortzen dugulako lan gutxi dagoenean, lana eta horrekin batera lanpostu bat dugunok irabazten ditugun ekonomiak banatu beharko direla.

Gauza bera gertatzen da kooperatiben alorrean, azken finean enpresak besterik ez baitira.

Espainia eta Europako ekonomiaren atzeraldia jasaten ari dira eta ez da erraza horien barnean neurri antiziklikoak sortzea kooperatiben alorrean inguruko ekonomiaren eragin kaltegarriei aurre egiteko.

Baina alde dauka betiko enpresetan onartuko ez liratekeen erabakiak hartzeko aukera ematen dion barne antolakuntza bat daukala.

Izan ere, langileak aldi berean jabeak direnean, gaitasun handiagoa dute enpresa ulertzeko, langile hutsaren ikuspegia berarekin batera bizi den enpresariaren ardurak moderatzen baitu.

ORAIN, honek ez du balio behar izan lanpostuak murriztuz, sakrifizioak eskatuz eta elkartasunaren aldeko deiak eginez bakarrik gauzak behar bezala konponduko direla pentsatzeko.

Kooperatibek ere badute hainbat baliabide enpresa berriak sustatzeko, eta hain zuzen iraganean horixe izan dute ezaugarri.

Opa izatekoa litzateke kooperatibek beren sustraiak ez galtzea eta Euskadin ditugun arazoak aurrera jarraitzeko indarra galtzea, batez ere industrian ez ugaltzea Arrasateko kooperatibismoan, horrela enpresari bertuterik badagoela eta batez ere gizartearekiko, lan munduarekiko eta gure herriaren beharrekiko konpromezuaren zentzuak bere horretan dirauela erakutsiz.

JOSE MARIA ORMAETXEA

ARRASATE KOOPERATIBAK TALDEKO LEHENDAKARI OHIA

Erredakzioan itzulia